- Hitzaldia 19:00etan izango da, Arerian, eta zuzendariek Maspalomas bere azken filmari buruzko xehetasunak partekatuko dituzte, Donostiako 73. zinemaldian aurkeztu ondoren.
- Filma Arerian proiektatuko da ostiralean, hilaren 26an, 21:00etan; larunbatean, 27an, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, 28an, 19:30ean; astelehenean, 29an, 19:30ean; eta asteartean, 30ean, 19:00etan eta 21:00etan, Ikuslearen Egunarekin bat eginez.
Datorren asteartean, irailak 30, arratsaldeko 19:00etan, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, zuzendari ezagunak, Arerian izango dira euren azken filmari buruzko solasaldia eskaintzeko. Donostiako 73. edizioko Zinemaldian aurkeztu den ‘Maspalomas’ filmak harrera bikaina izan zuen, bai kritikaren aldetik, bai ikusleen aldetik.
Hitzaldia aukera paregabea izango da sortze prozesuaren xehetasunak eta zinemagileek Maspalomas filmaren ekoizpenean izan zituzten erronkak bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, filmak garrantzi sozial eta kultural handiko gaiak jorratzen baiditu.
Bestalde, Maspalomas gaur irailak 26 estreinatuko da zinema aretoetan eta Areria aretoan egongo da ikusgai hurrengo egunetarako programatutako saioekin. Ostiralean hilak 26 21:00etan, larunbatean hilak 27 19:30ean eta 22:00etan, igandean hilak 28 19:30ean, astelehenean hilak 29 19:30ean eta asteartean hilak 30 19:00etan eta 21:00etan Ikuslearen Egunarekin bat eginez.
Ekitaldi honek, egile-zinemari balioa emateaz gain, zinemagileen eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzeko espazio bat ere sortzen du, obrarekiko lotura hurbilagoa eta sakonagoa bultzatuz.
Areriatik, zinema eta kultura maite dituzten guztiak gonbidatzen dira topaketa berezi honetaz gozatzera, zineak adierazpide gisa duen garrantziaz eta gure gizartean duen eraginaz hausnartzeko aukera izango dela hitzemanez.