- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Bilkura honetarako Gai Zerrenda honako hau da:
- Aurreko aktak onartzea (2025eko ekainaren 26koa eta uztailaren 17koa).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- 6 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen onarpena (kreditu gehigarria).
- 2 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen berri ematea (kreditu transferentzia).
- Arkitekto lanpostua Lanpostu Zerrendan sartzea.
- GOIEKIrekin hitzarmena, Hirigoiengo 56-58 lokalen ekintzaileen erabilerarako.
- Galdera eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude saioan parte hartzera.