Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Kataluniako Villasart de Dalt herrian izan da 2025eko abuztuaren 23tik 25era, han ospatutako jaietan parte hartuz eta Lazkaoko izena eta kultura herritik kanpora ere zabaltzen lagunduz.
Ekitaldi honetan, tokiko alkateak, Carola Llaurók, harrera ofiziala egin zien Lazkaotik bertaratutako konpartsakoei, euren lana eta parte-hartzea eskertuz.
Lazkaoko Udala eskerrak eman dizkie Konpartsako kideei egindako lanagatik eta, batez ere, gure herria harrotasunez ordezkatzeagatik. “Halako ekimenek gure ondare kulturala bizirik mantentzen dute eta herriaren izena harat-honat zabaltzeko aukera ematen dute”.