Bidari, Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen mahaia, eskualdeko negozio txikien errealitatea hobeto ezagutzeko lanean ari da, eta horretarako inkesta labur bat jarri du martxan. Lazkaoko Udala ekimen honetan bidelagun da, eta herriko merkatariei eta zerbitzu enpresei inkesta betetzeko deia egiten die, eskualde mailan estrategia eraginkorragoak diseinatu ahal izateko.
Inkesta honen bidez, negozio txikien beharrak hobeto identifikatu nahi dira, eta, bereziki, erreleboa behar duten establezimenduak detektatu. 2025ean traspaso-programa pilotu bat jarriko da martxan Goierrin, eta honek informazio eguneratua eta parte-hartze zuzena eskatzen du.
Merkatariek eta zerbitzu enpresek bete beharreko inkesta honakoa da:
https://forms.office.com/e/DQjhj5w7XS
Lazkaoko Udalak eskerrak eman dizkie herriko merkatariei euren laguntzagatik, eta adierazi du horrelako ekimenak “ezinbesteko tresna direla herri bizia, oparoa eta iraunkorra eraikitzeko”.