Gaurtik, irailak 1 astelehena, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da:
- Astelehenetik ostiralera: 7:00 - 21:45
- Larunbatetan: 9:00 - 13:30// 16:00 - 20:00
- Igande eta jaiegunetan: 9:00 - 13:30
Gainera, irailaren 7ra arte, igandea, estali gabeko igerilekuak irekita egongo dira 11:00etatik 20:30era, eta herritarrei udako azken egunak aire zabalean gozatzeko aukera eskainiko zaie.
Abuztuan, kiroldegiko igerilekuak berritzeko eta handitzeko lanek urrats garrantzitsua eman dute. Behin betiko sarbide berriaren lanak amaitu dira, eta gaur egun bi igerileku estaliak jendearentzat irekita daude:
- 25 x 12,5 metroko igerilekua, igeriketa praktikatzeko.
- 12,5 x 8,5 metroko igerileku txikia, sakonera txikikoa, familian gozatzeko, jolasaren bidez uretara egokitzeko eta errehabilitazio eta indartze jardueretarako oso egokia.
Hobekuntza horiekin, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak aurrera jarraitzen du instalazio modernoak, erosoak eta herritar guztientzako irisgarriak eskaintzeko helburuan.