• 20 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.200 bozka baino gehiago jaso dira. 
  • Botoa eman dutenen artean bost sari zozkatu dira, 300 euroko bat eta lau 100 euroko. 

Gabonetako IX. Erakusleiho Lehiaketak baditu irabazleak. Honako saltokietako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien:

  1. SARIA: Xanu
  2. SARIA: Ainhoa Ile-apaindegia
  3. SARIA: Amets Bat 

Diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. 20 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.200 bozka baino gehiago jaso dira.

Botoa eman dutenen artean bost sari zozkatu dira, 300 euroko bat eta lau 100 euroko. Honakoak izan dira saridunak:   

  • Nuria Moleres Farreras 300 euro
  • Loli Fernandez Fernandez 100 euro
  • Izaskun Perales Arretxe 100 euro
  • Maitane Iparragirre Agirre 100 euro
  • Belen Arizkorreta Imaz 100 euro

Lehiaketan parte hartu duten dendetan erabili ahal izango dituzte erosketa bonoak, urtarrilaren 5era arte.

Merkatariek irudimen handia erakutsi dute zalantzarik gabe eta erakusleiho originalak eta ondo landutakoak egin dituzte. 

Lazkaoko Udalak, ohi bezala, herriaren garapen ekonomikoa bultzatu, bertako kontsumoa sustatu eta herria bizi mantentzeko helburuarekin antolatzen du erakusleiho lehiaketa.

DSC 3421