• Sarrerak udal web orrialdean edota Areriako lehiatilan eskura daitezke. Kantakaren emanaldia doakoa da. 

Lazkaoko Udazkeneko Musika Zikloak Kantaka abesbatza, Suhar eta Bihotz bat kontzertuak eskainiko ditu urriaren bigarren hamabostaldian. Honakoa da egitaraua: 

KANTAKA abesbatza– Urriak 22, 19:00, Santa Ana Monastegia

Frantzisko, Areso, Gure Jaunak, Lorea, Felipe Gorriti eta Misa en Sol. Kantaka abesbatzak, Kantaka Oskestrak eta Urmaiz abesbatzak parte hartuko dute. Ana Otxoa. Sopranoa; Iñigo Vilas. Tenorea; Josu Yeregui. Baritonoa; Iñaki Sanchez. Organoa; eta Javier Alberdi. Zuzendaria.

BIHOTZ BAT – Urriak 27, 20:00, Areria 

Iñaki Salvador, Olatz Saitua eta Ainhoa Zubillagak bat egingo dute ikuskizun musikal honetan. 

SUHAR gizon korua – Urriak 28, 20:00, Areria

SUHAR gizon korua ahots baxuko abesbatza bat da, eta 2018ko udazkenean hasten du bere ibilbidea, kantu koralean aritutako hogeita hamar ahots inguru bilduz, prestakuntza mota horretarako errepertorioa maila gorenean lantzeko helburuarekin.

Sarrerak www.lazkao.eus atarian edota Areriako lehiatilan eskura daitezke. Kantakaren emanaldia doakoa da.