- Idazle lazkaotarraren “Ilargi-kutsadura” proiektua saritu du epaimahaiak aurkeztutako 12 lanen artean.
Irati Irizar lazkaotarra izan da aurtengo Igartza Literatur-sorkuntza Bekaren irabazlea. Hogeita seigarren edizioa bete du Beasaingo Udalak, Elkar argitaletxeak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek. Orain, urte eta erdiko epea izango du “Ilargi-kutsadura” proiektua nobela bihurtzeko. Lazkaoko Udalak egindako lanagatik zoriontzen du Irati Irizar.
Zorionak Irati!!!