• Aldizkaria udalerriko etxe guztietara zabaldu da eta udal web orrialdean ere eskuragarri dago.

Lazkaoko Udalak herriko etxe guztietan banatu du joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeen ondoriozko udalbatza berriari buruzko informazioa biltzen duen flyer-aldizkaria.

Ekimen honen helburu nagusia gardentasuna eta herritarren parte-hartzea sustatzea da, lazkaotarrei euren ordezkariei buruzko informazioa erraz eta zuzenean eskuratzeko aukera emanez. Flyer-aldizkari berriak udalbatza osatzen duten kideen eta bakoitzaren ardura- eta lan-arloen ikuspegi orokorra eskaintzen du.

Aldizkaria www.lazkao.eus webgunean ere eskuragarri dago.

Lazkao udal berria 2023 1

Lazkao udal berria 2023 2