• Lazkaoko Musika Bandaren Pop rock gaua, Burrunda euskaraokea eta Korrontzi eta Oin Arin Dantza Taldearen emanaldi bateratua izango dira.

Asteburu honetan musikak hartuko du protagonismoa Lazkaon: Lazkaoko Musika Bandaren Pop rock gaua, Burrunda euskaraokea eta Korrontzi eta Oin Arin Dantza Taldearen emanaldi bateratua. 

Lehena ikastolako zelai estalia oholtza bihurtzen Lazkaoko Musika Banda izango da. Bihar, ostirala, ekainak 30, arratsaldeko 20:15etik aurrera, pop-rock estiloko kanturik ezagunenak joko dituzte. 

Asteartean, uztailak 4, izango da Burrunda euskaraokearen txanda, Herriko Plazan 19:00etan. Momentuko taldeen abestiak kantatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. 

Asteazkenean, uztailak 5, Korrontzi dantza talde bizkaitarra eta Lazkaoko Oin-Arin dantza taldea elkarrekin taula gainean ikusteko aukera izango da Herriko Plazan 19:00etatik aurrera. Talde bizkaitarra duela hemeretzi urte hasi zen musikaren munduan Euskal Herriko musika tradizionala eta herrikoiari bultzada emateko asmoarekin. Antzinako doinuetan babestutako Euskal Herriko folk musikari gaurkotasuna erantsi dio Korrontzi taldeak, baina beti trikitiaren esparrua oinarri hartuta. Oin-Arin dantza taldeak aurten 57 urte beteko ditu. Euskal dantzak dituzte oinarri eta lazkaotar gehienak pasa dira taldetik. Kontzertu bateratua eta bien arteko fusioaz gozatzeko aukera izango da bertan.

Korrontzi Oinkari