• Ekainak 23an, bezpera, izango du hasiera, Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatutako ekitaldi ugarirekin eta larunbatean, 24, meza eta hamaiketakoa Zubierrekan. 

San Juan Eguna izango da larunbatean, ekainak 24, eta Lazkaon ere izango dira berau ospatzeko ekitaldiak ere. Festa honek udako solstizioa markatzen du ipar hemisferioan, erritualez, suz eta alaitasunez beteriko gau magikoa izanik.

Ekainak 23an, bezpera, izango du hasiera, Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatutako ekitaldi ugarirekin: 

19:00 - BURUHANDIAK

20:00 – SUTHAI BATUKADA

22:15 - KANTAKAREN KANTALDIA

  • Bihotz bat (P. Sorozabal)
  • Ilunabarra (J. Santesteban)

22:30 - TXALAPARTA doinuz San Juan Sua piztuko dute  Oin Arin Dantza Taldeko dantzari eta txistulariek, Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin

  • San Juan zortzikoa
  • Balkarlos
  • Sorgindantza

Amaitzeko, Kantaka abesbatza, Lazkaoko Musika Banda eta Oin Arin Dantza Taldearen eskutik, SAGARRA JO abestia. 

Ekainaren 24an, San Juan Eguna, Datorren larunbatean, Zubierreka auzoan, San Joan Bataiatzailearen ermitan, meza izango da goizeko 11:00etan eta ondoren, hamaiketakoa. 

SAN JUAN kartela

IMG 20230621 WA0001