• Sarrerak lazkao.eusweb orrialdean eskura daitezke edota Areria Aretoko lehiatilan. 

Asteburu honetan ikuskizun poetiko musikatua eta zinemaz gozatzeko aukera izango dute lazkaotarrek. 

Ostiralean, ekainak 16, arratsaldeko 19:00etan Arerian ‘Maitatzeari’ ikuskizuna: “Maitasunari baino, maitatzeari kantatzen diogu. Egiten den maitasunari, maitatzearen arteari. Maitatzeko gaitasunari eta baita zailtasunei ere. Maitatua izatearen eta maitatzearen beharrari. Maitemintzeari eta, batez ere, maitepozari. Maitaleen arteko erotikari. Bihotz itxurako emotikono gorriek erakusten ez dituzten ertz eta zirrikituei… Maitatzea ez ezik, beste hainbat gai ere la(zta)ntzen ditugu: gizontasun ereduak, sexu-identitatea eta transexualitatea, bikote harremanak eta askatasuna, kalean bizi direnen errealitatea, gerra eta bortizkeria, musikaren magia eta artearen beharra… Amodioa nola, hala egiten dugu poesia eta musika: lasai eta goxo, emeki, akorde bakoitza zainduz, begietara begira, gozo eta gozatuz. Maitaleen jolas intimo honetan, biluztu egiten gara, gure ahots eta gitarra soil baten laguntzaz. Musikaren eta hitzen bidez ikusleak besarkatzea da gure asmoa eta, ahal izanez gero, larruazala zeharkatuz, haien bihotzak eta erraiak laztantzea ere bai” nabarmendu dute antolatzaileek.

Egun berean, ekainaren 16an, V. Goilur Rallya abiatuko da Lazkaotik. 17:00etatik aurrera, plazan lehiaketarako izena eman duten autoak prestatuko dira. 22:20ean, Lazkaoko Herriko Plazatik abiatuta, Lazkaotik Olaberrira eta Ojarbitik Idiazabaleraino egingo da. Laguntza-gunea Zubierreka industrialdean kokatuko da.

Larunbatean, ekainak 17, erlojupeko hamar zati jokatuko dira Goierriko errepideetan eta inguruetan, 07:30ean hasita.

Larunbatetik astelehenera, berriz, ‘Upon entry (la llegada)’ filmaz gozatzeko aukera izango da Areria aretoan. 

  • LARUNBATA 17: 19:30, 22:00
  • IGANDEA 18: 19:30
  • ASTELEHENA 19: 21:00 (ikuslearen eguna)

Upon Entry (Helmuga) Juan Sebastian Vasquez eta Alejandro Rojasek zuzendutako filma da. "Elenak (Bruna Cusi) eta Diegok (Alberto Ammann) nazioarteko bikote bat osatzen dute, bera Bartzelonako (Espainia) hirikoa da eta bera Caracasekoa (Venezuela). Egun batean, Estatu Batuetara bidaiatzea erabaki zuten, herrialdea ezagutzera. Hala ere, gauzak korapilatu egingo dira Washingtongo JFK aireportura iristen direnean. Han etorkin gisa hartuko ditugu eta polizia amerikarrak ordu batzuetako galdeketa egingo die".

Sarrerak www.lazkao.eus web orrialdean eskura daitezke edota Areria Aretoko lehiatilan.