• Izen-emateak Udaletxean egin behar dira

Haur, nerabe eta helduentzako Yoga eta pintura ikastaro ezberdinak antolatu ditu Lazkaoko Udalak udari begira. Honakoak dira ezaugarriak: 

YOGA UDAN LAZKAON

YOGA EZAGUTZEN. HELDUENTZAKO IKASTAROA

Ikastaro honen helburua oinarrizko Yoga praktikak (fisiko mailan, mentalki, arnasketa praktikak) eta hauen onurak ezagutzea da, egunerokotasunean praktikotasuna bilatuz eta bakoitzak bere burua ezagutzeko prestatuz. Ikastaro hau Yoga ezagutu nahi duten pertsonentzako zuzenduta dago. 

Ekaina: Astelehena 26 - Asteazkena 28 / Uztaila: Astelehena 3 - Asteazkena 5. 17:00 - 18:30. Orobione etxean.

YOGA SAKONTZE IKASTAROA HELDUENTZAKO

Sakontze ikastaro honetan praktika zehatzetan sakonduko da, saio bakoitza helburu zehatz bat jarraituz. Ikastaro hau Yogarekin harremana izan duten pertsonentzako zuzenduta dago eta barne ezagutzarako bidean sakondu nahi dutenentzako.

Ekaina: Astelehena 26 - Asteazkena 28 / Uztaila: Astelehena 3 - Asteazkena 5. 18:30 - 20:00. Orobione etxean. 

YOGA IKASTAROA 3. ADINA

Yoga edozein pertsonari egokitzen den praktika da. Ikastaro honetan 3. adinean sor daitezken aldaketei aurre egiteko praktikak ezagutuko ditugu. Garrantzi handia emango diogu arnasketari, gure bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin eta bestelako ariketa fisiko xuabe eta erlajazioak burutuko ditugu ere gure eguneroko errutinan txertatu ahal izateko.

Ekaina: Asteartea 27 - Osteguna 29 Uztaila: Asteartea 4 - Osteguna 6. 11:00-12:00. Orobione etxean.

 

PINTURA IKASTAROA

Yoga ikastaroaz gain, pintura ikastaroa eskainiko du Udalak. Parte-hartzaileei pinturaren oinarrizko trebetasunak eta teknikak edo teknika aurreratuak irakasteko diseinatuta dago. Estilo, teknika eta material sorta zabala hartuko du, ikastaroaren helburu eta ikuspegi espezifikoen arabera.

Ekainak 27, 28, 29 ETA Uztailak 4, 5, 6, 11,12 eta 13. Egunean 2 ordu, arratsaldeko 16:00etatik- 18:00etara.Adina: 6 urtetik Aurrera. Eskolak Aresoko etxean izango dira.

Izen-emateak Udaletxean egin behar dira ekainaren 23a baino lehen: harreran bertan, 943 08 80 80 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

 

 

LAZKAO UDA IKASTAROAK