• 11:00etan hasiko da Kiroldegian. Izen ematea egunean bertan egingo da. 
  • Zinema Arerian: ‘Como Dios manda’ eta ‘La sirenita’.

Larunbat honetan, ekainak 10, VII. Eskolarteko Antzar Triatloia ospatuko da, 11:00etan hasita, Kiroldegian, Antzar Korrikalariak taldeak antolatuta. Izen ematea egunean bertan egingo da. Mailakako ezaugarriak zein ordutegiak honakoak dira: 

  • Pre-benjamin (2015-2016) – 11:00, erakustaldia. 
  • Benjamin (2013-2014) – 11:15. Igerian 120 metro, bizikletan kilometro 1 eta lasterka 600 metro. 
  • Alebinak (2011-2012) – 11:30. Igerian 180 metro, bizikletan 1,7 kilometro eta lasterka 900 metro. 
  • Infantilak (2009-2010) – 12:00. Igerian 240 metro, bizikletan 3 kilometro eta lasterka 1.200 metro. 

Datorren ostegunean, ekainak 15, Lazkaoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:00etan Monjetan. 

Gainera, Areriak bi film emango ditu:

COMO DIOS MANDA

  • LARUNBATA 10: 19:30, 22:00
  • IGANDEA 11: 19:30
  • ASTELEHENA 12: 21:00 (ikuslearen eguna)

LA SIRENITA

  • LARUNBATA 10: 17:00
  • IGANDEA 11: 17:00

Sarrerak www.lazkao.eus webgunean daude eskuragarri.

Gazteen triatloia kartela