• Bi enpresa aurkeztu ziren lizitaziora eta LORKE SYSTEMS, S.L enpresak eskuratu du puntuazio onena. Inbertsioa 52,940.74 euro + BEZ-ekoa izango da eta lanak datozen asteetan gauzatuko dira. 

Lazkaoko Udalak esleitu berri du komun publiko baten ezarpena Gurutze auzoko 8 eta 9 zenbakien artean. Bi enpresa aurkeztu ziren lizitaziora eta LORKE SYSTEMS, S.L enpresak eskuratu du puntuazio onena. Inbertsioa 52,940.74 euro + BEZ-ekoa izango da eta lanak datozen asteetan gauzatuko dira. 

Udalerriak mota horretako beste bi komun ditu Hiribarren kalean eta Hirigoienen, hurrenez hurren. Komuna erabilera mistokoa izango da, kanpoko 3 pixatokirekin eta desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria. Eserlekua, komunaren barrualdea, lurzorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua izango dute.

4 metro luze, 3 metro zabal eta 2,75 metro garai izango da gutxi gorabehera, eta material erresistentez eta altzairu herdoilgaitzezko estalduraz osatuta egongo da.

Barruan, kabinak komunontzi bat izango du, altzairu herdoilgaitzezkoa, pixoihalak aldatzeko espazioa, konketa, lehorgailua eta ispilua. Kanpoaldean LED motako argi-adierazleak izango ditu, komunaren egoerari buruzko informazioa emateko. Isolamendu termiko eta akustiko egokia bermatuko duten panelek osatzen dute atea.

Irekiera-sistemak segurtasun-sarraila programagarri bat izango du, eta atea kanpotik desblokeatzeko sistema bat izango du.

Lanetan zola prestatzea eta edateko uraren, ur zikinen eta elektrizitatearen instalazioak sartzen dira.

Gurutze auzoa