• Interesa duen orok, betiere 15 urtetik gorakoa, Oin Arin Dantza Taldeak abian jarri duen galdetegia bete behar du (https://labur.eus/P8n5Z).

Datorren ekainaren 23an ospatuko da San Juan bezpera. Orduan piztuko da San Juan sua Lazkaon eta Oin Arin Dantza taldeak parte-hartze herrikoian oinarritutako gaua antolatzeko deialdia zabaldu du. Helburu dute San Juan suaren inguruan dantza eginez parte-hartzea sustatzea. 

Interesa duen orok, betiere 15 urtetik gorakoa, Oin Arin Dantza Taldeak abian jarri duen galdetegia bete behar du (https://labur.eus/P8n5Z) edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. 

Izen emateko azken eguna maiatzaren 10a izango da. Entseguak maiatzak 17 eta 19an hasiko dira. 

Lazkaoko Udalak babesten du ekimena. 

IMG 20230503 WA0000