• Ekimen honen helburua da euskaraz ez dakiten pertsonek hizkuntzaren gutxieneko ulermena izatea eta elkarrizketa sinple bat euskaraz izateko gaitasunak eskuratzea.

Lazkaoko Udalak ‘Gau eta egun, euskara lagun' hiztegia argitaratu berri du, euskaraz ez dakiten eta herriko taberna eta jatetxeetan lan egiten duten ostalariei zuzendua.

Ekimen honen helburua da euskaraz ez dakiten pertsonek hizkuntzaren gutxieneko ulermena modu erraz, sinple eta dibertigarrian izan dezaten bermatzea: egunean 2 hitz edo esaldi labur ikasita, hiru hilabete igaro ondoren, 200 hitz ikasiko dituzte, hizkuntzaren gutxieneko ulermena eta elkarrizketa sinple bat euskaraz izatea bermatuko dutenak.

Bezeroen eta ostalaritzako langileen arteko lehen hitzak zerikusi handia du elkarrizketan erabiliko den hizkuntzaren aukeraketan.

Hiztegia herriko taberna eta jatetxeetan banatu da eta formatu digitalean hemen dago eskuragarri: