• Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri. 

Udan egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatzeko epeak zabalik dago jada. Zerbitzu honen bidez, aldi bateko egonaldiak egoitzetan eskatzeko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonei. Atsedenetarako eta aukera pertsonalekoetarako egonaldietarako aplikagarria bakarrik. 

2023 urterako Udako kanpainako egonaldiak (ekainak 15etik irailak 17ra arte) eskatzeko epeak:

  • Ekaina: Maiatzaren 5era arte.
  • Uztaila: Maiatzaren 12ra arte.
  • Abuztua: Ekainaren 9ra arte.
  • Iraila: Uztailaren 14ra arte.

Egonaldiak orientazio gisa, hamabostaldi naturaletan egingo dira. Hilabete bakoitzeko lehen edo bigarren hamabostaldia hartu ahal izango da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.

Eskaerak egin beharko dira Lazkaoko Udaleko Gizarte Ongizate Sailean. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 08 80 80 telefonora deituta.