• Jaietako bi larunbatetan jarriko da kutxako espaloian.Helburua da eraso matxisten aurkako erreferentziazko gune seguru bat egotea, jai-giroan.
  • Lazkaoko Berdintasun Batzordeak protokolo feminista berritu du erasoen aurrean arduraz jokatzeko eta konplize ez izateko deia eginez. 

Lazkaoko Berdintasun Batzordeak protokolo feminista berritu du San Prudentzio jaien atarian. Iaz egindako lanarekin jarraituz, erasoen aurrean arduraz jokatzeko eta konplize ez izateko deia egin nahi du. Izan ere, guztion ardura da denok libre eta eroso sentitzeko espazioak sortzea, ez emakumeenak bakarrik. Protokolo honetan, halaber, begirada intersekzionala izateko ahalegina egin da, eraso LGTBIfobiko eta arrazista barne hartuz.

Tabernetan ere kopiak banatuko dira, eta erasoren bat gertatuz gero, egoerari lehentasuna emateko eta, beharrezkoa izanez gero, jai-giroa mozteko eskatzen zaie: argiak piztuz, musika itzaliz, erasotuari bere jarrera aurpegiratuz eta tabernatik kanporatuz. Bestalde, garrantzitsua da erasotuak unean uneko erantzunari, gertaeren hedapenari eta salaketari buruz duen iritzia errespetatzea.

Gune Morea

Jaietako bi larunbatetan Gune Morea jarriko da Kutxako espaloian. Helburua da eraso matxisten aurkako erreferentziazko gune seguru bat egotea, jai-giroan. Eraso matxistak salatu, protokolo feminista ezagutu edo gaiari buruz zerbait esan nahi dutenek gune propioa izango dute herriko plazan.

Ordutegiak:

  • Apirilak 22, larunbata 18:00etatik 21:00etara
  • Apirilak 29, larunbata 18:00etatik 21:00etara

LGTBI+fobiaren zein arrazisten eraso edo jarrera sexistak jaso dituztenei eta jai-giroari buruzko iritzia eta ekarpenak egin nahi dituztenei Gune Morera hurbiltzeko gonbita egiten zaie. Gainera, Gune Morean herritarrek liburuxkak, txapak eta abar izango dituzte eskura.