• 11 emanaldi eskainiko dituzte ordutegi desberdinetan.
  • Sarrerak eskuragarri egongo dira astelehenetik aurrera, apirilak 17, www.gurezirkua.eus webgunean. Saio bakoitzaren egunean 30 sarrera egongo dira eskuragarri zirkuko leihatilan.

Gure Zirkua bere hamaikagarren bira egiten ari da hilabete hauetan, eta Lazkaora ere iritsiko da. Maiatzaren 19tik ekainaren 3ra 11 emanaldi eskainiko dituzte ordutegi ezberdinetan.

Lehenengo emanaldia maiatzaren 19an izango da, ostiralean, 19:00etan; bigarrena, larunbatean, hilaren 20an, bi hitzordurekin, 16:30ean eta 19:00etan; eta hirugarrena igandean, hilaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan. Hitzorduek hilaren 26an, ostiralean, 19:00etan, 27an, larunbatean, 16:30ean eta 19:00etan eta 28an, igandean, 18:00etan jarraituko dute. Ekainean 3 emanaldi gehiago izango dira: ekainaren 2an, ostiralean, 19:00etan, eta larunbatean, hilaren 3an, 16:30ean eta 19:00etan.

Sarrerak eskuragarri egongo dira astelehenetik aurrera, apirilak 17, www.gurezirkua.eus webgunean. Saio bakoitzaren egunean 30 sarrera egongo dira eskuragarri zirkuko leihatilan.