• Antzezlana eskainiko dute Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagak. Kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
  • Igandean, berriz, martxoak 26, Lazkao Txikiri omenaldia eskainiko zaio bere heriotzaren 30 urteurrenean. 
  • Zineak ere ez du hutsik egingo: ‘Ellas Hablan’eta Violeta, el hada traviesa’ filmak eskainiko dira. Sarrerak lazkao.eus -en eta Arerian eskuratu daitezke. 

Antzerkia, zinema eta omenaldia uztartuko dira datozen egunetan Lazkaon. Ostiral honetan, martxoak 24, AMAraun antzezlana eskainiko dute Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagak Arerian. Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko berritzailea, bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzen dituena, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. 19:00etan izango da eta sarrerak jada eskuragarri daude Arerian zein www.lazkao.eus -en. 

Igandean, berriz, martxoak 26, Lazkao Txikiri omenaldia eskainiko zaio bere heriotzaren 30 urteurrenean. Eguerdiko 12:30ean izango da Lazkao Txiki Zelaian. Lazkao Txiki musika-eskolak, Oin Arin dantza taldeak eta Goierriko bertso eskolak hartuko dute parte. 

Zinema eskaintza: 

ELLAS HABLAN (OSCAR 2 IZENDAPEN)

  • LARUNBATA 25: 19:30/22:00
  • IGANDEA 26: 19:30
  • ASTELEHENA 27: 21:00 (ikuslearen eguna )

VIOLETA, EL HADA TRAVIESA

  • LARUNBATA 25: 17:00 
  • IGANDEA 26: 17:00

Sarrerak www.lazkao.eus -en eta Arerian eskura daitezke. 

Datorren asteazkenean, martxoak 29, LABURBIRA Euskarazko film laburren XX.zirkuitoa – 2023. Gaueko 21:00etan Arerian. 7 film labur proiektatuko dira. Sarrerak salgai.