• Lazkaoko Rwanda Taldeko kide den Felix Alonso, datorren martxoak 24an Giharara (Rwanda) doa eta bidaia aprobetxatuz, San Silbestreko lasterketan banatu gabe geratutako hainbat kamiseta eramango ditu.

Lazkaoko Rwanda Taldeko kide den Felix Alonso, datorren martxoak 24an Giharara (Rwanda) doa. Hilabete inguruko bidaia izango du eta bertan Ikastola, hainbat herritar eta  Lazkaoko eta Olaberriko Udalen laguntzaz, aurrera eramaten ari den hainbat proiektu eta egitasmo ikusteko aukera izango du. Bertan lanean ari diren arduradun eta pertsonekin harremanak sakontzeko ere baliagarria izango da.

Bidaia hau aprobetxatuz, Alonsoren maleta eta motxila bertakoen beharrizanak asetzeko produktuz beteta joango da, eta horien artean Lazkaon, San Silbestreko lasterketan banatu gabe geratutako hainbat kamiseta eramango ditu. Pozik jasoko dituzte Giharako neska – mutikoek.

IMG 20230308 175231