• Gunea txukundu eta margotu ondoren, indartzeko eta errehabilitatzeko beharra duten pertsonek, errekuperazioko ariketak eta  ariketa espezifikoak egin ahal izateko baliagarri diren hainbat makinaria jarriko dira bertan.

Lazkaoko Udala, Orobioneko sotoan, errehabilitazioa eta indartzeko beharra duten pertsonentzako baliagarri izango den gune berri bat egokitzen ari da. Helburua da herritarrei errehabilitaziorako gertukoa eta atsegina zaien eremu bat sortzea, jarduketa horiek bertan garatu ditzaten. 

Gunea txukundu eta margotu ondoren, indartzeko eta errehabilitatzeko beharra duten pertsonek, errekuperazioko ariketak eta  ariketa espezifikoak egin ahal izateko baliagarri diren hainbat makinaria jarriko dira bertan: hankak indartzeko pasarela, eskilara eta pasabideak, beso eta sorbaldekin lana egiteko makinak eta esku eta behatzekin abilidadeak lantzekoak ere bai. Datozen asteetan instalatuko da makineria. 

Herrian kokatuta dagoen antzerako bigarren espazio publikoa izango da: gaur egun Txindoki egoitzan dago kokatuta antzerako espazio bat.