• Egileak nabarmendu du “herriko betiko jaiak irudikatu nahi izan ditut: gure erraldoiak, trikitilariak, herri kirolak… era alai batean, irrifarrez eta irudi koloretsuarekin”.

Lazkaoko Udalak ezagutara eman du 2023ko San Prudentzio jaien irudia: Jonathan Gonzalez lazkaotarraren ‘Herriko plaza, jaien bihotza’ kartela izango da. Egileak nabarmendu du “herriko betiko jaiak irudikatu nahi izan ditut: gure erraldoiak, trikitilariak, herri kirolak… era alai batean, irrifarrez eta irudi koloretsuarekin. Lazkaotarroi herriko jaiek sortzen diguten zirrara transmititu nahi izan dut”.

Kartel lehiaketa bat gauzatu zuen Udalak urte hasieran eta guztira 13 lan aurkeztu ziren. Kultura Batzordeak ahobatez aukeratu zuen ‘Herriko plaza, jaien bihotza’ kartela. 200 euroko saria eskuratu du kartel irabazlearen egileak.

IMG 3817

SAN PRUDENTZIO JAIAK 2023 KARTELA beltzago compressed 1