• Honelako azpiegiturak erabiltzeko eskaera burutu behar da Udalean martxoaren 20tik apirilaren 14a bitarte (biak barne). 
  • Helburua da jaia era antolatuan burutzea, herritarrek era seguruan eta erosoan goza dezaten.

San Prudentzio jaiak gainean ditugu eta ohi bezala jai giroak hartuko ditu Lazkaoko kaleak apirilaren 21etik maiatzaren 1era. Udala urte hasieratik prestaketa lanetan dabil, eta horren harira, Mozorro egunean karroza, ibilgailu eta jaimen joan-etorria antolatzeko pausuak ematen ari da, bereziki herritarren segurtasuna bermatze aldera. Helburua da jaia era antolatuan burutzea, herritarrek era seguruan eta erosoan goza dezaten.

Honelako azpiegiturak erabiltzeko eskaera burutu behar da Udalean martxoaren 20tik apirilaren 14 bitartean (biak barne). Inprimakia www.lazkao.eus webgunean (deskargatu hemen inprimakia) edo udal bulegoetan dago eskuragarri. Horren harira, azaldu dute Udaletik “azken urte hauetan mozorro egunean jarri ohi diren jaimen areagotzeak, beraien inguruko musika nahasketa eta bolumenak, arazoak areagotu ditu. Hori dela eta, jaia zein bizilagunen deskantsurako eskubidearen artean oreka bilatze aldera, aurten, jaimen toki aldaketa proposatzen da. Toki berria Ikastolako San Prudentzio eraikinaren aurreko espaloian izango da”.

Karrozak, motordun ibilgailuak eta jaimak erabili ahal izateko baldintzak honakoak dira:

  • Karrozak, jaimak eta ibilgailuak erabili ahal izateko aurrez eskaera egitea derrigorrezkoa izango da.
  • Karpek, karrozek edo ibilgailuek mozorroarekin lotura izan behar dute.
  • Karpak ezingo dira erabat itxiak izan.
  • Musikaren bolumena kontrolatu: musikaren bolumena altuagoa izateak ez du festa handiagotzen, aldiz bizilagunari kalte egiten dio.
  • Gauean dagokion orduan musika kendu: inguruko bizilagunen loa errespetatze aldera, Udalak berak antolatutako musika saioak gehienera ere 02.00 aldera amaituko dira. Zentzuzkoa dirudi, aurrez kaleko gainerako musika aparatuak itzaliak izatea. Ordu horretatik aurrera ezingo da kalean musika aparaturik erabili. 
  • Festa eta txoznetako egitarauaren barnean antolatutako ekitaldiak diren bitartean musika kendu eta ordutegiak errespetatu.
  • Energia sorgailuen erabilera desegokiak arrisku larriak sor ditzakeela kontuan izan.
  • Kalera ateratako jaima, karroza edo dena delakoak etxera joan aurretik kaletik erretiratu.
  • Ez ahaztu adin txikikoei alkohola erraztea eta hauek alkohola kontsumitzea legeak debekatuta duela.

Edozein zalantza argitzeko Udalera jo daiteke, 943 08 80 80 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera elektronikora idatzi.