• Izenemateak Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian eta 943 08 51 93 zenbakian burutu behar dira, martxoaren 24a baino lehen. 

Udaberriko aisialdiko zerbitzuaz gain, aurtengoan, Lazkaoko Udalak kirolarekin eta ariketa fisikoarekin lotuta LH1 eta LH 6 bitarteko haurrentzat proposamen berri bat jarriko du abian udaberriko opor egunetan, goizeko ordutegian.

Honako ekintzak izango dira aukeran: 

  • TXIKI KONKIS:Lehen Hezkuntzako 1. , 2. eta 3. mailetako haurrei zuzendua.
  • GAZTE KONKIS:Lehen Hezkuntzako 4. , 5 eta 6 mailetako haurrei zuzendua. 

Goizeko 9:00etatik 12:30era gauzatuko dira jarduerak honako egutegian, aukeran: 

  • Apirilaren 3tik 5era.
  • Apirilaren 11tik 14ra.

Prezioak honakoak dira: 

  • Apirilaren 3tik 5era: Kiroldegiko bazkideak, 37,5€; bazkide ez direnak, 47,3€. 
  • Apirilaren 11tik 14ra: Kiroldegiko bazkideak, 50€; bazkide ez direnak, 59,8€.

Izenemateak Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian eta 943 08 51 93 zenbakian burutu behar dira, martxoaren 24a baino lehen. 

ASTE SANTUA 2023 LAZKAO