• 2022 urteko ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasen hobaria familia unitateko diru-sarreren eta kideen araberakoa izango da, %25 eta %100 artean.

Lazkaoko Udalak 2022. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu. Eskaerak martxoaren 13tik 31ra burutu behar dira.

Hobaria familia unitateko diru-sarreren eta kideen araberakoa izango da, %25 eta %100 artean:

Captura de Pantalla 2023 03 14 a las 14.06.24

Ezintasuna edo menpekotasuna duten pertsonek ere, bizi diren etxebizitza-eraikinetan irisgarritasun obrak egiten dituztenean, laguntzak lortzeko aukera izango dute. Laguntza hau erai- kuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren kontzeptuan Uda- lari ordaindutakoaren % 90a bider bere eraikin-partaidetza kuotatik ateratako emaitza izango da. 

Familia ugariek trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko laguntza eskuratu ahal izango dute. 

  • Diru sarrerak ≤ 37.000,00 €: % 75eko laguntza. 
  • Diru sarrerak ≤ 47.000,00 €: % 50eko laguntza. 

14 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailuei soilik aplikatuko zaie. Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrari emango zaio laguntza. 

Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan egin behar dira. Informazio gehiago www.lazkao.eus orrian edo 943 088 080 telefono zenbakian.