• Apirilaren 3, 4, 5, 11, 12, 13 eta 14an antolatuko da, goizeko ordutegian (10:00-13:00).
  • Izen ematea datorren martxoaren 19a arte egongo da irekita: https://labur.eus/2023AsteSantua

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua jarriko du martxan Aste Santuko oporraldian herriko haurrentzat. Ekimen hau datorren apirilaren 3, 4, 5, 11, 12, 13 eta 14rako antolatu da, eta 2011 eta 2019 urteen artean jaiotako neska zein mutikok eman ahalko dute izena (HH3tik LH6ra bitartekoak).

Guztira zazpi eguneko eskaintza izango da, eta beti goizeko ordutegian: 10:00etatik 13:00etara. Topaketa gunea Lazkaoko Areria Kultur Gunea izango da. 60 plaza eskainiko dira; izen emate hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak. Haur bakoitzeko ordaindu beharreko kuota 26,25 eurokoa da (kontu korronte bidez kobratuko da).

Udalaren helburua da haurrek ondo pasatzea helburu hezitzaile batekin. Gainera, jolas giroan egongo dira murgilduta, hainbat jarduera, tailer eta ekintza aukeran izanez.

Izen ematea datorren martxoaren 19a bitarte egongo da irekita. Bi modu egongo dira apuntatzeko: www.lazkao.eus webgunean formularioa betez (https://labur.eus/2023AsteSantua), edo inprimakia Lazkaoko kiroldegian entregatuz. 

7 2