• Interesatuek 943 88 92 31 telefonora deitu behar dute

Maizpide euskaltegi-barnetegiak euskaldun berriak etxean hartzeko kanpaina abiatu du. Maizpidetik nabarmendu dutenez, “hizkuntza bizia eskaini nahi diegu gure ikasleei eta horretarako Lazkaoko eta inguruko familia euskaldunak behar ditugu”. 

Familia hartzaile izateko honako baldintzak bete behar dira: familia euskalduna izatea; euskaldun berriak etxean gosaldu, afaldu eta lo egingo du, bazkaldu eta klaseak euskaltegian; euskaldun berria  astelehenetan edo jai biharamunean afaltzera joango da etxera eta ostiralean gosal ondoren alde egingo du; familiak hilabeteko konpromisoa hartuko du; hilabetea pasa ondoren hiru aldeek balorazioa egun eta berritu edo eten egingo da konpromisoa; familia bakoitzari gaueko 30 euro emango dio euskaltegiak. 

Interesatuek 943 88 92 31 telefonora deitu behar dute edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. 

Lazkaoko Udalak herritarrak proiektuan parte hartzera animatzen ditu.