• Sei emanaldi antolatu dira larunbat, igande eta astelehenerako. Sarrerak www.lazkao.eus edo Arerian.

Areriak ‘Irati' filma estreinatuko du asteburu honetan, Sitges jaialdi publikoko ikusleen saria eta 5 Goya sarietarako izendatua. Euskaraz estreinatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. 6 pase programatu dira:

  • LARUNBATA 25: 19:30/22:00
  • IGANDEA 26: 19:30/21:30
  • ASTELEHENA 27: 19:00/21:00 (ikuslearen eguna)

Sarrerak www.lazkao.eus edo Arerian eskuratu daitezke.

Pelikula hau iazko udazkenean filmatu zen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Huescako hainbat lekutan. Edurne Azkarate aktore arabarra eta Eneko Sagardoy ('Handia' eta 'Errementari' filmetako protagonista) dira film luze honetako protagonistak.

Irati VIII. mendean girotutako istorioa da, non "gudari kristau eta musulman talde bat Pirinio paganoko baso ezkutuetan sartzen den Karlomagnok Orreagako guduan galdu zuen altxor bikaina berreskuratzen saiatzeko. Historian zehar inguruko gazte enigmatiko batek gidatuko ditu, Irati izenekoa, eta izena duen guztia existitzen den antzinako mundu mitologiko arraro batean murgilduko ditu ".

 

Irati