• Aranburu-Perez | A.U.Gordon-Oskoz eta Barrokal-R.Larramendi | Arrieta-Zabala lehiatuko dira; Natale Aranburu lazkaotarrak parte hartuko du.
  • Emakumezkoen pilota kirola ezagutzera eman eta sustatze lanekin jarraitzeko apustua egin du Udalak. 

Datorren larunbatean, otsailak 18, Lazkaoko Binakako II. Emakumezkoen arteko Pilota Txapelketa izango da Lazkaon: Aranburu-Perez | A.U.Gordon-Oskoz eta Barrokal-R.Larramendi | Arrieta-Zabala. Herriko plazako pilotalekuan izango dira partiduak eguerdiko 12:00etan.

Iaz egin zen lehenengo jardunaldia eta aurten, bigarrenez, emakumezkoen pilota kirola ezagutzera eman eta sustatze lanekin jarraitzeko apustua egin du Udalak. 

Helburu horrekin aurtengoan bi pilota partiduetako bat, lehena, promozio mailakoa izango da, bertan Natale Aranburu lazkaotarrak parte hartuko duelarik. Bigarren partidua lehen mailako emakumezko pilotarien artekoa izango da.

Ados pilota enpresak aurrera eramaten duen txapelketaren sailkapeneko azken jardunaldia izango da egun horretan Lazkaon ikusteko aukera izango dena.

kARTELAK 21