• Guztira 112 garaje sortzeko aukera dago: 38 Gurutze 3-4n, 41 Gurutze 5-6n eta 33 Areson. 
  • Garajeak eraikitzea bideragarri izateko, eskaera nahiko jasotzea ezinbestekoa litzateke. Interesa aurkezteko epea martxoaren 31n amaitzen da.

Gurutze 1-2ko lanak amaitu ondoren, orain Gurutze 3-4, 5-6 eta Areso kaleen berritze proiektuak aztertzen ari da Udala.Urbanizazioa berritzea da helburua, oinezkoen irisgarritasuna bermatu eta bide batez, lur azpiko gunean, garaje itxiak egiteko aukera aztertuz. 

Garajeak eraikitzea bideragarri izateko, eskaera nahiko jasotzea ezinbestekoa litzateke. Horrexegatik bideragarritzasun galdeketa bat zabaldu berri du. 

Guztira 112 garaje sortzeko aukera dago: 38 Gurutze 3-4n, 41 Gurutze 5-6n eta 33 Areson. Garajeen aurreikusitako neurriak 3 eremuetan: 16,50 m2 (3 x 5,50 m). 3 eremuetan garajeen prezio aurreikuspena: 26.000€ + BEZa. 

Garajeetan interesa dutenek, izena eman behar dute honako bideen bitartez: 

  • lazkao.eus webgunean, esteka honetan: https://labur.eus/GarajeakLAZKAO
  • 943 08 80 80
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbide elektronikoan
  • UDALETXEA: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00etara.

Garajeetan interesa aurkezteko epea martxoaren 31n amaitzen da.