• Mamufo Laboreak, Ana Cristina Olano Edergintza eta Amets Bat Erropadenda saltokietako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien. 19 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.330 bozka jaso dira. 
  • Botoa eman dutenen artean bost sari zozkatu dira, 300 euroko bat eta lau 100 euroko. 

Gabonetako VIII. erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak. Honako saltokietako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien:

  1. SARIA: Mamufo Laboreak
  2. SARIA: Ana Cristina Olano Edergintza
  3. SARIA: Amets Bat Erropadenda

Diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. 19 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.330 bozka jaso dira.

Botoa eman dutenen artean bost sari zozkatu dira, 300 euroko bat eta lau 100 euroko. Honakoak izan dira saridunak:   

  • Amaia Arrese-Igor Olascoaga: 300 euro
  • Angelita Chapartegui Bastida: 100 euro
  • Idoia Miquel Santoyo: 100 euro
  • Aitziber Etxeberria Narbaiza: 100 euro
  • Heber Garmendia Irastorza: 100 euro

Lehiaketan parte hartu duten dendetan erabili ahal izango dituzte erosketa bonoak, urtarrilaren 5era arte.

Merkatariek irudimen handia erakutsi dute eta erakusleiho originalak eta ondo landutakoak egin dituzte.

Lazkaoko Udalak, herriaren garapen ekonomikoa bultzatu eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin antolatzen du erakusleiho lehiaketa.