• Atzo, osteguna, abenduak 15, gauzatutako Osoko Bilkuran onartu ziren 2023ko kontuak, EAJ-PNV (7) aldeko bozkekin eta EH Bilduren kontrako bozkarekin (6).
  • Gizarte Zerbitzuen sailak %25eko igoera izango du eta inbertsioetara ia milioi bat euro bideratuko da, sail guztietako aurrekontuak indartzearekin batera. 
  • Zubiarrainek berretsi du “herritarrak babestearekin batera, ziurgabetasun egoera honetan bagaude ere, herria hobetzen jarraituko dugu, Legealdi Plana osatuz eta lazkaotarrei eman genien hitza betez. Umiltasunetik eta zuhurtziaz, baina ausartak izanaz. Etenik gabe”.

Lazkaoko Udalak 8.881.376 euroko aurrekontua onartu du 2023rako. Iazkoa baino %6,74 handiagoa izango da.. Atzo, osteguna, abenduak 15, gauzatutako Osoko Bilkuran onartu ziren 2023ko kontuak, EAJ-PNV (7) aldeko bozkekin eta EH Bilduren kontrako bozkarekin (6).

Kepa Zubiarrain alkateak azaldu du bi alor dituela oinarri aurrekontuak: “herritarren babesa eta Lazkaoren garapen integrala, bai alor sozialean, ekonomikoan, jasangarrian edota ingurumen alorrean. Garai zailak ari gara bizitzen azken aldian, lehenik Covid-19aren pandemia eta orain mundu mailako krisia, gerra tarteko. Horrek guztiak gure egunerokoan zuzenki eragiten du eta Udalaren baliabideak, herritar guztienak direnak, herritarrak laguntzera bideratzen ditu, inoiz baino gehiago, aurrekontu honek. Gizarte Zerbitzuen sailak %25eko igoera izango du aurtengoan, urteetan izan duen igoerari jarraiki. Herritarrak babestearekin batera, ziurgabetasun egoera honetan bagaude ere, herria hobetzen jarraituko dugu, Legealdi Plana osatuz eta lazkaotarrei eman genien hitza betez. Horren adibide dira euskara, kultura eta kirolaren aldeko apustua, Kanpandegiko industrialdea, udal eraikinetan plaka fotovoltaikoen ezarpena, LED argiteria berria, irisgarritasun lan guztiak kaleen berroneratzeekin batera, Meandroaren egokitzapena, Kiroldegiaren eraberritzea… Ideiak ditugu eta proiektu argia dugu”.  

“2023ak Lazkao berri bati emango dio bidea, 2019-23 zikloa borobilduz eta hurrengo legealdiaren oinarri sendoak ezartzeari ekinez, bereziki kirolen alorrean, herri jasangarriagoa egiteko edota irisgarritasun eta herriko gune ugariren berroneratzean. Aurrekontu hauekin herria berraktibatzen nahi dugu jarraitu, lazkaotarrak erdigunean, ongizatea bermatuz eta herria hobetzen jarraituz. Umiltasunetik eta zuhurtziaz, baina ausartak izanaz. Etenik gabe” berretsi du alkateak.

Sarrera eta gastuen banaketa honela burutu da

SARRERAK

  • Zerga zuzenak – 1.579.400€
  • Zeharkako zergak – 200.000€
  • Tasak eta bestelako sarrerak – 1.987.150€ 
  • Transferentzia arruntak – 5.087.826€
  • Ondare sarrerak – 8.000€
  • Ondasunak besterentzea – 0€ 
  • Kapital transferentziak – 0€
  • Finantza aktiboak – 2.000€
  • Finantza pasiboak – 0€

GASTUAK

  • Langileen ordainsariak – 1.780.670€ 
  • Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa – 5.183.272,05€ 
  • Finantza gastuak – 1.600€
  • Transferentzia arruntak – 750.705€
  • Kreditu globala – 0€
  • Inbertsio errealak – 991.128,95€
  • Kapital transferentziak – 155.000€
  • Finantza aktiboak – 2.000€
  • Finantza pasiboak – 0€

Lazkao Lotzen – 17.000€

 

991.128,95€ inbertsioetara

  • Hardware erosketa - 12.000,00 €
  • Liburutegiko funtsak - 4.500,00 €
  • Landa eremuan ur hornikuntza - 20.000,00€
  • Ur kontagailuak - 50.000,00 €
  • Igerileku estaligabeetan altzariak. Hamaka eta itzalgailuak - 10.000,00€
  • Kiroldegiko sarrera-irteera kontrol sistemak (tornuak,..) - 25.000,00€
  • Komuna publiko bat kalean -000,00€
  • Kiroldegiko gihar gelako material berritzea - 25.000,00€
  • Zubizkitzakourbanizazioa berritzea - 300.000,00€
  • Meandroko eremua egokitzea - 80.000,00€
  • Plan Orokorra - 80.000,00€
  • Areriako sotoaren egokitzapena erabilera anitzetarako prest - 18.000,00€
  • Hirigoien 75-87 ur hoditeria berritzea - 55.000,00€ 
  • Fibrozementua edo amiantoaren inbentarioa - 20.000,00€
  • Lazkaomendiko oinezko bidearen proiektuan lurrak eskuratzea - 40.000,00€ 
  • Elosegi-San Benito ikastolako zubiaren esleipen- berria - 40.000,00€
  • Areriako tresneria erosketa- ekipamenduak - 15.000,00€
  • Kultur etxeko ekipamendua-altzariak - 11.628,95€
  • Larreategiko urbanizazio lanak - 50.000,00€
  • Haur parkeak berritzea eta egokitzapenak - 70.000,00€
  • Gurutze eta Aresoko aparkalekuen proiektua idaztea - 15.000,00€

 

Sailka, honakoak dira proiektu nagusienak

Gizarte zerbitzuetako partidak,  % 25ko igoera jasoko du: inor atzean utzi gabe eta  batez ere lazkaotar zaurgarrienei babesa bermatzeko. Guztira, 590.000 euro bideratuko dira gizarte-zerbitzuetara. Azpimarratzekoa, etxez-etxeko laguntzak jasoko duen igoera ,  390.000 euro bideratuko direlarik 2023an. 2022ko aurrekontuarekin alderatuta % 15 igoera hain zuzen ere. 

Alor honetan, azpimarratzekoak dira, besteak beste: gizarte larrialdietarako diru  laguntzak  63.000 eurorekin, zerga ordaintzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko 15.000€, errehabilitaziorako laguntzak 11.000€, edota Iparra-hegoa eta  programa solidarioak  jasoko dituen 38.000€ak. 

Hirigintzan, Zubizkitzako urbanizazioaren berritzea, Elosegi eta plaza lotuko dituen zubia eta beste hainbat proiektu gauzatzea ahalbideratuko dute aurrekontu hauek. 

Bestalde, Euskara eta kulturak, gure identitatearen ikur nagusi bezala, bultzada nabarmena jasoko dute aurtengo  aurrekontuetan.

Kirolari dagokionean, ekipamenduetan hobekuntzak egiten jarraitzeko asmoa du udalak: Legealdiko inbertsiorik nagusiena, kiroldegiko igerileku berria eta  aldagelak abian daudelarik eta futbol zelaiko belarra eta argiteria aldaketa amaitu ondoren, 2023rako, kirol -eragileen partehartze zuzenarekin, kiroldegiko  frontoiko atze paretan egokitzapen lanak egingo dira eta kantxako argiterian ere hobekuntzak burutuko dira, egungo argiak LED sistemara pasatuz eta argiztapen maila handituz. 

Zerbitzuei dagokionean, azpimarratzekoa , Udalak 2020an onartutako Suspertze Planean jaso bezala, tokiko merkataritzari babesa ematea beharrezko ikusten da. Jarduera ekonomikoa sortu eta gure kaleak bizirik mantentzeko ezinbestekoak direlako, tokiko kontsumoa zuzpertzeko  pizgarri berriak erabiliko dira:  LAZKAON Merkatarien Elkartearekin hitzarmena berritzea aurreikusten da, eta Goiekiren eskutik, negozioen digitalizazioari bultzada berri bat ematea aurreikusten dugu, laguntzak eskainiz eta Goierriko Azoka bezalako ekimenak babestuz. 

 

Herrigintzan, herritarrekin eta herri-eragileekin bat

Lazkaoko  Udalak 200.000 eurotik gora  bideratuko ditu diru-laguntzetan :

  • San Benito ikastolako mantenu eta jardueratako hitzarmena berritzea ,57.000 €
  • Hitzarmena Lazkao-Txiki Musika Eskolarekin 70.000 € 
  • Oin Arin dantza taldea 15.000 € 
  • Gerriko ikerlan sariketa 5.000€
  • Herriko kirol elkarte eta taldeei bideratutako laguntzak 42.250€
  • Orobione Jubilatuen Elkartea, 10.000 €.
  • Herritarrek Antolatutako kirol egitarauetara 14.100€
  • Beneditarren Fundazioari, artxiboa kudeatzeko 23.000€.
  • Caritas 2.000€.
  • Gurutze Gorria 5.000€.
  • Talde Feminista, Azki emakume Elkarteari, Lemniskata Elkartea, Lau-Katu, Nagusilan, Lazkaoko batukada taldea, Odol emaile…. bezalako eragileei ematen zaizkien laguntzak mantentzen dira. 

 

Energia eraginkortasuna, estrategiko

Energia Eraginkortasuna eta Energia Jasangarria Hobetzearekin lotutako inbertsio publikoaren kapituluan ahalegin handia egitea aurreikusi du Udalak:

  • Trantsizio energetikoaren esparruan, Lazkaoko Energia Planarekin aurrera egingo da, Europar Batasunaren eta Euskadiren energia-helburuekin bat datorren energia-eredu berri bateratrantsizioa egiteko helburuarekin.
  • 165.000€ bideratuko ditu udal eraikinetan eguzki plakak jartzeko.
  • Ordenantza fiskaletan, eguzki-plakaz gain, beste energia berriztagarriak jartzeko obren gaineko zergak % 95eko hobaria izango du.
  • Mugikortasunaren alorrean ere, Lazkaoko Udalak protagonismo eta segurtasun handiagoa eman nahi dio oinezkoari. Horren adierazle, udal inguruan eginiko urbanizazio lanak, Ikastola-parrokia arteko zubia, herriko hainbat guneetan eginiko irisgarritasuna hobetzekolanak, ….

 

Aurrekontua bere osotasunean www.lazkao.eus atarian kontsulta daiteke. 

IMG 20221216 103842 772

IMG 20221216 103954 944

IMG 20221216 104420 340