• Mota guztietako ekintzak antolatu dira euskararen aldeko ekimen honen baitan.
  • Zinemari dagokionez, ‘La piel del tambor’ eta ‘Los buscamundos’ pelikulak eskainiko dira Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Hainbat ekintza desberdinez antolatutako eskaintza zabala eskainiko da Lazkaon datozen egunetan: antzezlana, podcast-a, kantu ikuskizuna, pailazoak, kontzertuak…

Ostegun honetan, hilaren 17an, Lazkaoko emakume kirolariek podcast estiloko solasaldi bat eskainiko dute herriko plazan 19:00etatik aurrera. Dena den, eskaintza zabala asteartean, atzo, hasi zen Jon Plazaolaren ‘Irabazi’ antzezlanarekin.

Ostiral honetan, bestalde, Kantu Jira egingo dute herriko txikiek Lazkaoko plazan 11:00etatik aurrera. Eta arratsaldean Potx eta Lotx pailazoak izango dira Areria Aretoan 18:00etatik aurrera. Emanaldia 4 urtetik gorakoentzako da. Erosketa egiterakoan, kontutan izan beharko da umeentzako dela eta beraiek dutela lehentasuna. Sarrerak www.lazkao.eus webgunean erosi daitezke. Eta 19:00etatik 21:00etara Jundajo txarangak kaleak girotuko ditu. Txaranga Areria Aretotik abiatuko da.

Hilaren 21ean, aldiz, Lazkao Txiki Musika Eskolak kontzertua eskainiko du 16:45ean plazan. Euria balitz, frontoian eskainiko da.

Azaroaren 22an ‘Invisibles’ dookumentalaren proiekzioa eskainiko da Areria Aretoan 17:00etatik aurrera. Eta hurrengo egunean, hilaren 23an, asteazkena, Suthai batukada herriko kaleetan barrena ibiliko da 18:30ean hasita.

Zinemari dagokionez, programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘La piel del tambor’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 19 (19:30 eta 22:00), igandea 20 (19:30) eta astelehena 21 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Vatikanoko Hiria, 1995. urtea. Hacker informatiko bat sartu zen Aita Santuaren ordenagailu pertsonalean, eta mezu bat utzi zion esanez Malkoen Andre Mariaren Elizak bere burua defendatzeko hiltzen duela. Nahastuta, Aita Santuak gaia ikertzeko agintzen du. Spada monsinoreak bere agente onenari esleituko dio misioa, Quart apaizari, Egoitza Santuko kontu ilunetan esperientzia luzea duenari. Bien bitartean, Sevillan, Macarena Bruner aristokratak, Malkoen Ama Birjina altxatzen den tokian bertan eskubideen jabe den dibortziatu ederrak, hiria eskandalizatzen du bere maitasun desegokiekin flamenko dantzari batekin, Sevillan zehar josten duen bitartean eta Eliza eraisten uzteari uko egiten dion talde baten zati nagusia egiten duen bitartean.
  • ‘La piel del tambor’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 19 (17:00) eta igandea 20 (17:00). Sinopsiak honela dio: Passepartout, liburu zalea, abentura basati batean murgilduko da, apustu bat onartu eta 80 egunera munduan zehar bidaiatzeko. Basamortu sutsuetatik oihan misteriotsuetara, printzesa ausarten eta sumendia gurtzen duten kilkerren artean, Passepartoutek deskubrituko du mundua zenbateraino den handia, zoragarria eta zoroa.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

 

Euskaraldia