• Landu beharreko gaia honakoa da: Indarkeria matxista sare sozialetan. 
  • Lanak bideo formatuan aurkeztu behar dira jarrita Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita. 
  • Sari eran Lazkaoko saltoki txikietan gastatzeko 150€ko eta 50€ko bonoak banatuko dira.

Hirugarrenez ‘Lazkaon ere ez dugu indarkeria matxistarik onartuko!’ sormen lehiaketa jarri du abian Lazkaoko Udalak. Izen ematea azaroaren 25 arte egongo da zabalik eta landu beharreko gaia honakoa da: Indarkeria matxista sare sozialetan. 

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du “egunerokotasunean emakumeek indarkeria psikologikoa, sexuala, ekonomikoa nahiz fisikoa pairatzen dute hainbat intentsitatetan. Kasu askotan, egora hori erailketaraino iristen da, gizarte antolamendu patriarkalaren ondorio zuzen gisa. Lazkaoko emakumeak ez dira salbuespena. Indarkeria matxista arazo konplexua da eta hori konpontzeko erantzun integralak behar dira. Urtean zehar hainbat prebentzio programa eta kanpaina garatzen ditugu, baina morez markatutako eguna azaroaren 25a izaten da, non herritarrak, mugimendu feministak zein administrazio erakundeek bat egiten dugun, eta ahotsa altxatzen dugun errealitate gordin honen aurka. Egun horren inguruan zenbait ekitaldi eta ekintza antolatzen dira bereziki herritarren kontzientziazio, sentsibilizazio edo ardura sustatzeko xedez, eta baita salaketa tresna moduan ere. Lehiaketa hau ere bide horretan kokatzen dugu: kalean gertatzen den gisan, sarean ere eraso matxisten biktima dira emakumeak. Erasoek ez dute ubeldurik uzten, baina fisikoak bezain mingarriak dira, edo mingarriagoak”. 

Gaia ardatz hartuta lana bideo formatuan aurkeztu behar da, baina bertan agertuko den grabaketan edozein sorkuntza mota agertu ahal izango da. Adibidez, marrazkiak, eskulturak, argazkiak, bertsoak, idazkiak, irakurketak, dantzak, antzerkiak etab. Bideoak gutxienez 3 segunduko iraupena izan beharko du eta gehienez 300 segundukoa (5 minutu), eta banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dute NANaren arabera Lazkaon erroldatuta dauden edozein adinetako biztanleek, baina adin txikikoak izatekotan adin nagusiko arduradun bat izan beharko dute. 

Sariei dagokienez, puntu gehien lortzen dituen lanetik hasita hurrenez hurren Lazkaoko saltoki txikietan gastatzeko 150€ko eta 50€ko bonoak banatuko dira. 

Lanak bideo formatuan aurkeztu beharko dira, lanaren izenburua gai moduan jarrita Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita. 

Lazkao sormen lehiaketa 2022 1