• 18:00etan izango da, udaletxeko erakusketa aretoan.

Datorren asteazkenean, azaroak 9, Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo da Lazkaon. Udaletxeko erakusketa aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan. Euskaraldiaren edizio berri hau azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da. Lazkaoko Udalak eta Euskaraldia Batzordeak bileran parte hartzera deitu dituzte herritarrak.