• Lazkaoko konpartsa “oso pozik” agertu da egindako bidaiarekin: “oso harrera beroa izan dugu eta oso eskertuak gaude. Helburua da 2023an elkarlanean jarraitzea eta Sant Feliu de Llobregateko konpartsak Lazkao bisitatzea”. 

Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Sant Feliu de Llobregaten izan zen pasa den asteburuan, urriaren 7tik 9ra. Bertako konpartsaren ohorezko gonbidatuak izan ziren Lazkaoko erraldoi, buruhandi eta konpartsako kideak. 

2019an hasi ziren elkarlana ehuntzen, baina Covid-19aren pandemiaren ondorioz bisita orain burutu da. Larunbatean kalejira batean hartu zuten parte eta Sant Feliu de Llobregateko Udalak ongi etorri ofiziala egin zieten. Igandean, berriz, Kataluniako beste hainbat konpartsen bilkura batean hartu zuten parte. 

Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandien konpartsa “oso pozik” agertu da egindako bidaiarekin: “oso harrera beroa izan dugu eta oso eskertuak gaude Sant Feliu de Llobregateko kideekin. Helburua da 2023an elkarlanean jarraitzea eta Sant Feliu de Llobregateko konpartsak Lazkao bisitatzea”. 

Bisita gauzatzeko Lazkaoko Udalaren laguntza eta babesa izan du konpartsak. 

Lazkaoko konpartsa 2 erraldoi eta 8 buruhaundiz dago osatua: Mari eta Basajaun eta Arlotea, otsoa, dantzaria, ahatea, Lazkao Txiki, antzara, astoa eta tximista. 

IMG 20221011 WA0002

IMG 20221011 WA0003

IMG 20221011 WA0005

IMG 20221011 WA0006

IMG 20221011 WA0007

IMG 20221011 WA0008