• Pausoka egitasmoa asteartero errepikatuko da, 10:30ean Lazkaoko plazan hasita. Taldeka banatuta ibilbide ezberdinak egiteko aukera egongo da astero.

Bihar, urriak 4, asteartea, hasiko da, berriz ere, Pausoka egitasmoaren ikasturte berria Lazkaon. Lagun artean paseora irtetea da egitasmoaren helburua, eta Lazkaoko Udalak, Orobionek, San Benito Ikastolak, Azki emakumeen elkarteak, Txindoki gerontologikoak eta Osakidetzaren herriko anbulatoriok bultzatuta egiten da.

Pausoka egitasmoa asteartero errepikatuko da, 10:30ean, Lazkaoko plazan hasita. Taldeka banatuta ibilbide ezberdinak egiteko aukera egongo da astero.

Aurtengoa Pausoka egitasmoa egiten den seigarren ikasturtea izango da. Parte hartzaileez gain, boluntarioei eta ikastolako ikasleei esker, aurten ere Txindoki egoitzako erabiltzaileek ere parte hartu ahalko dute ibilaldi hauetako batzuetan.

Lagunartera paseora irtetzeak dituen abantailak ugari dira. Bihotza sendotzen laguntzen du, tentsio mailak egokitzen, edo kolesterol eta azukre mailak jaisten, bestak beste. Horrez gain, lagun berriak egiteko aukera ere ematen du.

Pausoka