• Goizetik hasita gauera arte antolatu dira ekintzak, eta adin guztiei zuzendutakoak izango dira.

Ostegun honetan, irailak 29, emango zaie amaiera Lazkaoko San Migel jaiei. Egun osorako programazioa antolatu da, eta adin guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira.

Haur eta gazteei zuzendutako parkea 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da erabilgarri, eta goizean ere San Migel pelota txapelketa jokatuko da. 12:00etan meza nagusia ospatuko da. Arratsaldean, aldiz, Rondalla Alaitasunaren kontzertua ikusteko aukera egongo da Orobionen; 18:00etan hasiko da. 19:00etan Suthai batukada taldeak kaleak girotuko ditu, eta 20:30ean afari herrikoia egingo da. Eguna amaitzeko, Iratzar taldeak erromeria eskainiko du 22:30etatik aurrera.

Datorren asteazkenean, urriak 5, Kattalin Miner eta Aingeru Mayor idazleek euren liburuen inguruko solasaldia eskainiko dute: Minerrek ‘Moio’ liburuaren inguruan hitz egingo du eta Mayorrek ‘Tránsitos’ liburuaren inguruan. Gerriko Txokoan egingo da solasaldia 19:30etatik aurrera.

SanMigelEguna 1