• Futbol-zelaiko zelai artifiziala ordeztu eta hobetu egin da, azken belaunaldiko belar artifizial sintetikoz osatutako kirol-zoladura sistema berri bat ezarriz.Une honetan azken ukituak ematen ari dira ur-drainatze sistema hobetzeko.
  • Inbertsioa 224.295 eurokoa izan da, gehi BEZ. 

Lazkaoko Udalak Harizti Haundi futbol zelaiko belar artifiziala berritu du. Lanak uztaila eta abuztua bitartean burutu dira, erabiltzaileei ahalik eta kalte gutxien sortze aldera. 

Erabileraren intentsitate handiaren eta denboraren joanaren ondorioz, belar sintetikoak endekapen-prozesu bat jasan zuen, eta zuntzen galera eta higadura erakusten zuen. 

Futbol-zelaiko zelai artifiziala ordeztu eta hobetu egin da, azken belaunaldiko belar artifizial sintetikoz osatutako kirol-zoladura sistema berri bat ezarriz. Azalera osoa 130 m luze eta 63 zabal da, eta jokalekua 100 m luze eta 60 m zabal. Horrez gain, porteriak eta bestelako elementuak berritu dira ere. Une honetan azken ukituak ematen ari dira ur-drainatze sistema hobetzeko. 

Inbertsioa 224.295 eurokoa izan da, gehi BEZ. 

Lazkaoko Udalaren helburua da kalitatezko kirol instalakuntzak eskaintzea herritarrei, kirol eta aisia aukera egokiak era erakargarriak bultzatuz. Horrez adierazle amaitu berri den Harizti Handiko belar artifizialaren berritzea edota abian den Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiaren eraberritzea. 

IMG 20220923 133923

IMG 20220923 133950

IMG 20220923 133940

IMG 20220923 133901