Lazkaoko Berdintasun sailak datorren udazken-negu honetarako Jabetze Eskolaren jarduera-programa aurkeztu du.

Guztira 5 dira antolatutako ekimenak, hala nola, tailerrak, ikastaroak edota emanaldiak.

Jabetze Eskola emakumearen jabetzea eta parte hartze soziopolitikoa sendotzera bideratutako espazioa da, gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko bidean. 

Honakoak dira antolatutako ekimenak datozen hilabeteetarako: 

  • Ehoziri-langileen topaketa. Urriaren 1ean izango da 10:00etatik 13:00etara Herriko Plazan. 
  • Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa. Urriko, azaroko eta abenduko astelehenetan (Urriaren 3an hasita, 10,17 eta 24, azaroak 7, 14, 21 eta 28, eta abenduak 12 eta 19), 15:30etik 17:00etara.Saioa Baena ABIAN Fisioterapia Zentroko adituak eskainiko du ikastaroa. 
  • "Tupper Sex' antzezlana. Urriaren 6an, 20:30ean, Urrup Antzerki taldearen eskutik Areria Aretoan. 
  • Hotzaldiko katarroei aurre egiteko erremedio naturalak. Urriaren l8 eta 25ean, 17:00etatik 20:00etara, Ainitze Salaren eskutik. 
  • Irakurbide feministak literaturan, Iratxe Retolazak bideratutako irakurle eskola. Hilero eskainiko da astelehenetan: urriak 17, azaroak 21, abenduak 19, urtarrilak 16, otsailak 13, martxoak 13, apirilak 17, maiatzak 15 eta ekainak 12. Ordua: 18:00-20:00. 

Izen emateko epea irailaren 19an hasi eta 27ยช bitarte luzatuko da. Presentzialki Udalean edota www.lazkao.eus-en bitartez burutu behar da, erregistro elektronikoa atalean. Edozein zalantza argitzeko deitu 943 08 80 80 telefono zenbakira. 

III. Lazkaoko Jabetze Eskola 1