• Txandak Irungo IAT zerbitzuan erreserbatu behar dira, 943 626 300 telefonoan edo Itevelesa.com webgunean.

Traktoreen IAT Lazkaon pasatzeko hitzordu bikoitza: urriaren 5ean eta 13an Zubierreka industrialdeko 30. pabiloian izango da aukera. Txandak Irungo IAT zerbitzuan erreserbatu behar dira, 943 626 300 telefonoan edo Itevelesa.com webgunean.

Ikuskapenak goizeko 8:45ean hasiko dira eta azken txanda 14:30ean izango da. Zerbitzuaren kostua 43,95 €-koa da eta eskudirutan ordaindu behar da.

8 eta 16 urte bitarteko traktoreek (bi urtetik behin) eta 16 urtetik gorakoek (urtero) IAT gainditu behar dute.

Iaz 43 traktorek pasa zuten IAT Lazkaon.

20211006 092202