• Alkatetzak eta Udaltzaingoak alarmismoan ez erortzeko deia egin dute.

Hainbat herritarrek udaletxera jo dute egunotan Lazkaon txakurrak edo katuak jasandako pozoiduraren berri emateko. Bizilagun horiek emandako informazioaren arabera, txakur batzuk hil egin dira eta beste batzuk albaitaritza-kliniketan artatu behar izan dituzte. Emandako informazioaren arabera, gehienak San Prudentzio inguruan izan dira.

“Tratu txarrak ematen dituztenekin eta animaliak pozoitzen dituztenekin tolerantzia zero izan behar da”, adierazi du Kepa Zubiarrain alkateak. Era berean, alkatetzak eta Udaltzaingoak dei egiten dute alarmismoan ez erortzeko eta animaliak edozein substantzia hartu ondoren pozoitzeko edozein sintoma izanez gero, albaitariarengana berehala joateko, hartutako substantziaren lagin bat jasotzen saiatzeko eta Udaltzaingoan edo Ertzaintzan salaketa idatziz aurkezteko, eskura dauden frogak aurkeztuz.

Lazkao txakurra