• Ikastaro-zikloa irailaren 19an hasiko da eta guztira 19 ikastaro daude aukeran.
  • Interesatu guztiei zabalik dago denboraldi honetako ikastaroetan izena emateko aukera, baina aurreko denboraldiko ikasleek izango dute lehentasuna.
  • Irailaren 13an eta 14an, ate irekien jardunaldia.

Irailarekin batera, kiroldegiko 2022-2023 denboraldiko ikastaroak hasiko dira. Ikastaroak irailaren 19an hasiko dira eta guztira 19 ikastaro daude aukeran: pilates, ziklo indoor, bodytraining, mantentze gimnasia, GAP, adinekoen gimnasia, bodygap, zumba, indoor gazte zikloa, gimnasia erritmikoa, 20 saioko igeriketa ikastaroa, haurtxoen igeriketa eta shorinjy kempoa.

Izen-ematea zabalik dago eta kiroldegian egin behar da, telefonoz (943 08 51 93) edo aurrez aurre. Aurreko denboraldiko ikasleek izango dute lehentasuna, baina zabalik dago ikasle berrien eskaera eta inskripzioa.

Erantsitako taulan ikastaroen ordutegi posibleak adierazten dira eta edozein zalantza argitzeko kiroldegiarekin harremanetan jarri 943 08 51 93 telefonoan.

Irailaren 13 eta 14an, ate irekien jardunaldia

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak irailaren 13 eta 14rako ate irekien jardunaldiak antolatu ditu kirol ikastaroak ezagutu eta probatzeko. Aldez aurretik izena eman behar da kiroldegian, 943 085 193 telefonora deituz edo aplikazioaren bidez. Ordutegia honako hau da:

Irailak 13:

  • Pilates: 9:00, 15:00, 19:00
  • Ziklo: 9:00, 14:30, 20:00
  • Bodygap: 10:00
  • Zumba: 9:00, 19:30
  • Bodytraining: 14:30
  • GAP: 20:30
  • Hipopresiboak: 16:30

Irailak 14:

  • Pilates: 18:30
  • Bodytraining: 20:30
  • Full body – soinketa: 9:00

Ikastaro eskuorria 22 23 1