• Pausokako partaideak, Txindoki egoitzako egoilarrekin eta San Benito ikastolako ikasleekin batera, kurtso amaierako ekintza egingo dute. Plazan izango da 11.00etan. 3 taldeak batu eta kirol desberdinak egingo dituzte.

Datorren ekainaren 14an emango zaio amaiera Pausoka ekimenaren V. Ikasturteari. Hamarnaka lagun irten ohi dira asteartero Lazkaon barrena ibilbide osasuntsu ugari egitera. 

Lagun artean paseora irtetea da egitasmoaren helburua, eta Lazkaoko Udalak, Orobionek, San Benito Ikastolak, Azki emakumeen elkarteak, Txindoki gerontologikoak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak bultzatuta egiten da.

Azken egunean, Pausokako partaideak, Txindoki egoitzako egoilarrekin eta San Benito ikastolako ikasleekin batera, kurtso amaierako jaia egingo dute. Plazan izango da 11.00etan. 3 taldeak batu eta kirol desberdinak egingo dituzte. 

Herritarrei parte-hartzeko deia luzatzen zaie Udaletik. 

pausoka