• Lazkaoko Udalak udarako kirol ikastaroen eskaintza zabala prestatu du 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Izen-ematea telefonoz, posta elektronikoz, aurrez aurre edo www.lazkao.eus webgunean egingo da.
  • Aurten ez da futbol ikastarorik eskainiko, futbol zelaiko belarra aldatzeko lanak direla eta.

UDAKO KIROL IKASTAROETAN IZENA EMAN: https://forms.gle/unB6qdBJxN7o5iYV7 

Lazkaoko Udalak uda honetarako kirol ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu du eta maiatzaren 16an, astelehena, izena emateko epea zabalduko da maiatzaren 31ra arte. Ikastaro guztiak ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira. Izena emateko hurrenkera errespetatuko da plazak bete arte.

Interesdunek kirol anitzeko jarduerak, kirol-dantza, patinajea, tenisa, arku-tiroa, pilota, piraguismoa, mendiko bizikleta, gimnasia erritmikoa, triatloia eta abar egin ahal izango dituzte.

Kontsultatu udako kirol ikastaroen eskaintza osoa.

Aurten, futbol zelaiko belarra aldatzeko obrak direla eta, ez da futbol ikastaroa eskainiko.


Izena ematea

Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz 943 08 51 93 zenbakian, presentzialki Kiroldegian edo email bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz), baita www.lazkao.eus webgunean ere.

Ordainketa kontu korrontearen bidez edo dagokion zenbatekoa adierazitako kontu korrontean sartuta egin ahal izango da. Kontu korrontean sartzen ez dutenek, ikastaroa hasi baino lehen sartu beharko dute dirua aipatu kontuan, eta, ondoren, ordainagiria kiroldegian erakutsi.

kirol ikastaroak