• Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitarte, bi ordutegi posibletan, 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara, umeek jolas giroan hainbat jarduera, tailer eta ekintza izango dituzte aukeran.
  • Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz, presentzialki edo email bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz), baita www.lazkao.eus webgunean ere.

UDAKO AISIALDI ZERBITZUAN IZENA EMAN: https://forms.gle/RbS7VxHbi2D4syx77

Lazkaoko Udalak udako aisialdi zerbitzurako izen ematea datorren maiatzaren 16an zabalduko du eta 31n itxi. H.H. 3tik L.H. 6ra bitarteko haurrentzat (2010 - 2018 urteetan jaioak) tailerrak eta ekintzak eskainiko ditu oporraldia eramangarriagoa egiteko eta gurasoen laneko ordutegiaren kontziliazioa errazteko.

180 plaza daude guztira eta izena emateko azken eguna maiatzaren 31a izango da. Zerbitzua ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte eskainiko da, eta bi ordutegi daude aukeran: goizeko 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik - 13:00etara.

Udala zerbitzuaren antolaketa lanetan ari da eta zehaztasun guzien berri ematen joango badira ere, une honetan izenematearen prozesuaren garaia da.

Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz 943 08 51 93 zenbakian, presentzialki Kiroldegian edo email bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz), baita www.lazkao.eus webgunean ere.

aisialdi eskaintza