• Lazkaoko Udalak eskertu nahi du eragileek zein Lazkaomendiko auzotarrek egindako lana. 

Lazkaomendiko jaiak giro ederrean joan ziren pasa den asteburuan. Egitarauaren baitan, mus txapelketa eta herri kirol desafioa gauzatu zen. Honakoak izan ziren saridunak: 

Mus txapelketa: 

Txapeldunak: lazkaotarrak Amaia Sukia eta Aitor Maiz. 

Bigarrenak: Unai Munduate eta Jon Esnaola, Olaberri eta Beasaindarrak.

Herri kiroletan, berriz, honela geratu zen klasifikazioa: 

1.- Lazkaomendiko Gazteak

2.- Beteranoak

3.- Zaldibitarrak

Zorionak guztiei! 

Lazkaoko Udalak eskertu nahi du eragileek zein Lazkaomendiko auzotarrek egindako lana. 

IMG 20220511 WA0005

IMG 20220511 WA0002

IMG 20220511 WA0006

IMG 20220511 WA0007