• Proposamenak aurkezteko epea datorren apirilaren 21ean, osteguna, itxiko da.

Lazkaoko Orobione Erretiratu eta Pentsiodunen Etxearen taberna-jatetxeak kudeatzaile berri baten beharra dauka. Hori horrela, Lazkaoko Udalak negozioa eramateko deialdia argitaratu du.

Kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da, eta negozioaren errentamendua lehiaketa eta prozedura ireki bidez esleituko da. Horretarako, interesa duen orok datorren apirilaren 21a baino lehenago aurkeztu beharko ditu beharrezkoak diren dokumentu guztiak. Dokumentu horiek Lazkaoko Udalaren bulegoetan edo web-orriko kontratatzailearen profilean (www.lazkao.eus) eskuratu daitezke.

Orobione egunero irekitzen da. Astelehenetik ostegunera bitartean 09:00etatik 22:00etara; ostiraletan 09:00etatik 23:00etara; larunbatetan 09:00etatik 24:00etara; eta igandetan 10:00etatik 22:00etara.

orobione